
Ongi etorri SALTXETAN blog berri honetara!Niretzat sukaldean sartzea, kezkak baztertzea da.
Errezeta, lapiko soinu eta lurrinen artean beste pertsona bat banintz bezala sentitzen naiz.Nire eguneroko lana eta ardurak utzi, sukaldean barneratu eta hantxe aurkitzen dut lasaigarririk ezin hobea.
Txikitatik dut oso gustukoa saltxetan ibiltzea eta orain arte ez dut erabaki blog bat martxan jartzea.
Nire errezeta guztiak koadernotxo batean idatzita ditut eta aurrerantzean, bloga erabiliko dut urteetan zehar jasotako errezeta guzti horiek lainoan biltegiratzeko eta partekatzeko ere.
Nire errezetaz gain, interneten aurkitutako baliabideak ere jasotzeko asmoa dut.




0 comentarios:
Argitaratu iruzkina
IRUZKINAK