2013-12-04

Berasategui eta David de Jorge: Porru pastela




Honatx hemen errezeta eder bat. Berasateguik erraza egin du zaila zirudiena eta probatu ondoren, esan dezaket primerakoa dela!


2013-12-01








GAZTA FLANA

Osagaiak:

- Bost arrautza
- Lata bat esne kondentsatu
- "philadelphia" gazta, terrina bat
-  Esne gaingabetua, 3 lata-neurri

Nola egin: 

Lehenik, osagai guztiak bol batean nahastu eta moldea karameluarekin  prestatu . 
Ondoren, nahasketa moldean bota. Gero,  labean sartu Maria bainuan hogei eta hamar minutu gutxi gorabehera. 
Akenik, hozten denean  moldetik atera.

ON EGIN!



AZENARIO ETA KOKO TARTA


 OSAGAIAK: 

-36 Sobadito
-750g azenario
 -1 edalontzi azukre
-200g gurina
 -100g koko birrindua
-Cognac txorrotada bat

 EGITEKO ERA:

 Lehenik, zuritu azenarioak eta ura gutxi erabiliz egosten jarri.
 Ondoren, ura dena kendu eta irabiatu. Jarraian, gehitu azukrea, gurina, kokoa eta cognac txorrotada eta orea ongi irabiatu.
Gero, sobaditoak hartu, erdibitu (bakoitzatik 2 sobadito ateratzeko moduan, oso lodiak baitira) eta moldean kokatzen hasi. Oso ongi egokitu behar dira moldean. Hasteko,  sobaditoak eta gainean irabiatutako orea jarri, berriz sobaditoak eta orea gainean, sobaditoak eta orea, horrela sobaditoekin amaitu arte.
Segituan, dena oso ongi zamatuko dugu (lapiko tapa lau bat erabili daiteke).
Akenik, hozkailura eraman eta egun batez utziko dugu bertan. Aurkezterakoan moldetik atera eta gainean koko birrindua jarri.

2013-11-27

eitb-ren eskutik...errezetak


                                                                                                                                                                                           
eitb-k errezeta pilo baten bilduma eskaintzen digu sukaldean saltxetan murgildu nahi dugunentzako.
Asko dira lehenengoak, bigarrenak, postreak eta pintxoak eta denak guk prestatzeko argibide errezekin.

2013-11-20

PIPER BERDEAK PATATA TORTILAZ BETEAK


La web de Puri-tik hartua

OSAGAIAK:

- 4 piper berde
- 2 patata
- 1 tipula
 - 2 arrautza
 - Gatza
 - Olioa
 - Baratxuria

EGITEKO ERA:

 Lehenik, patatak zuritu eta tortilla egiteko bezala xerratu. 
Jarraian, zartaginean olioa jarri eta berotzen denean,  baratxuria txikitu, tipula txikitu eta gehitu.  Gatz pixka bat ere bota.
Frijitu ondoren, olioa ongi kendu eta arrautzak irabiatu ditugun ontzira irauli. Ongi nahastuko ditugu osagai guztiak.

 Geroago, piper berdeak ongi garbituko dituko eta zurtoina eta pipittak kenduko ditugu. Goilaratxo batekin lagunduz piperrak ongi beteko ditugu lehen egindako nahasketarekin.
Bukatzeko, labea 200ºtara biztu eta erretiluan jarriko ditugu piperrak.  Gainean olioaz busti beharko ditugu. Labean sartu eta piperrak ongi erre arte edukiko ditugu.
Nahi izanez gero, frijitu daitezke.


ON EGIN!

  

2013-10-31


PIKILLO MARMELADA

La web de Puri-tik hartua



OSAGAIAK:

-Pikillo piperrak,  400gr
- Azukrea, 200gr

- Modenako ozpina
- Ura.


EGITEKO ERA:

Hasteko, piperrak zatitzen ditugu eta lapiko batean azukre eta ura pittin batekin jartzen ditugu. Hasierako sua bizia izatea komeni da.
Ondoren, modena ozpin pixka  bat (txorrotada bat) gehitu eta  lapikoan bertan, egurrezko goilara erabiliz,  irakin puntura iritsi arte,  nahasten  ditugu osagaiak. 10 minutuz egosten eduki baina orain sua jeitsi.
Azkenik, dena irabiatu eta hozten utzi.Prest dago.



AURKEZPEN IRUDIAK: 

Mermelada hau oso ongi marinatzen da ahuntz gaztarekin 




2013-01-28

HAURREKIN SUKALDATZEKO ERREZETAK






Haurrekin sukaldatzea oso esperientzia dibertigarria izan daiteke guraso guztientzat. Oraingo honetan errezeta batzuk aurkitu ditut "ser padres" aldizkarian. Sartu eta anima zaitezte!

2013-01-21

ONGI ETORRI!!!


Posted by PicasaOngi etorri SALTXETAN blog berri honetara!
Niretzat sukaldean sartzea, kezkak baztertzea da.
Errezeta, lapiko soinu eta lurrinen artean beste pertsona bat banintz bezala sentitzen naiz.Nire eguneroko lana eta ardurak utzi, sukaldean barneratu eta hantxe aurkitzen dut  lasaigarririk ezin hobea.
Txikitatik dut oso gustukoa saltxetan ibiltzea eta orain arte ez dut erabaki blog bat martxan jartzea.
Nire errezeta guztiak koadernotxo batean idatzita ditut eta aurrerantzean,  bloga erabiliko dut urteetan zehar jasotako errezeta guzti horiek lainoan biltegiratzeko eta partekatzeko ere.
Nire errezetaz gain, interneten aurkitutako baliabideak ere jasotzeko asmoa dut.